deriveFANZINA (RE)DESCUBRIENDO...

BUSSITEL_DINAMIK_01.jpg

DINAMIKK(TT)AK´06 BIDEOA

23/03/2007

Honelakoak izan ziren lehenengo DINAMIK(TT)AK arte-udalekuak.

kebab2.jpg

SANTIAGO LOVES KEBAB

25/07/2006

Donostiako kaleetan egindako happening-a.

imazEL.jpg

IÑAKI IMAZ eta DONUTS

19/07/2006

Artista honen tailerrera egindako bisita: lepoko zapiak, margolanak, bideoak, beroa, ekaitza.

DINAMIK(TT)AKblogs02.jpg

BLOGS - AVANTTI!!!!

18/07/2006

Martxan daude dagoeneko MOBBLOGING tailerreko blogak.

DINAMIK(TT)AK_imgpeq.jpg

DINAMIK(TT)AK

17/07/2006

Gaur hasi dira DINAMIK(TT)AK udalekuak. Batxilergo artistikoa egiten duten ikasleei zuzendutako udaleku hauek Artelekun (Donostia) izango dira.

DINAMIK(TT)AK

DINAMIK(TT)AK egitasmoan lan artistikoaren izaera ekintzan, parte-hartzean eta gizarte aldakuntzan oinarrituko da. Parte hartzaileek zuen nahi, interes edota kezkak jarraituz lan honetan buru belarri sar zaitezten nahi dugu eta horretarako behar diren bitartekoak eskainiko ditugu.

Udalekuetan 12 egunetan zehar taldean egindako lanak, tailerrak, txangoak, eztabaidak, pelikulak, kontzertuak etab. tartekatuko ditugu. Haiekin batera lan eginez, zenbait artisten lana bertatik bertara ezagutuko dugu. Teknologia berrien erabilera eskatzen duten jarduerekin batera (argazki-bideo digitala, internet, weblogak, moblogak, fotologak), izaera plastikoagoa duten beste batzuk ere landuko ditugu (performanceak, moda, diseinua, serigrafia, marrazkia) eta baita soinuarekin zerikusia dutenak ere (bat-bateko musika jardunak, edizio digitala, softwareak).

agregar a del.icio.us del.icio.us-era gehitu.      menear este post Meneame-ra gehitu.