deriveFANZINA (RE)DESCUBRIENDO...

Got error 28 from storage engine
Aukera ezazu proiektu bat hari dagozkion berriak ikusteko.

SANTIAGO LOVES KEBAB

Santiagok, gaur egun bizirik balego, kebab-ak jango al lituzke? Jai egunen jatorriarekin genuen harremana galdu egin dugu, baina gaur egun oraindik ere, jai hauek indarrean al daude?

MyJok Iparraldeko artista taldeak egun batzuk pasa ditu gurekin eta euren lan egiteko baldintzetatik abiatuta, proiektu bat sustatzea proposatu digute.

Lehenik eta behin, denon artean komunikatu nahi genuen ideia bat bilatu beharra genuen.

Hasierako ideia jai-giroko zerbait egitea izan zen eta hara non, bihar jai eguna da!
Bihar ospatzen denari buruz hitz egitean, Santiagori buruz oso gutxi dakigula konturatu gara. Hau da, oso gutxi (edo batere ez) ezagutzen dugula horrelako jaien jatorriari buruz. Ziur gaude ez garela bakarrak eta beraz, behin biharko egunaren jatorria internet bidez ezagututa, horrelako egunak ospatzen jarraitzeari buruzko hausnarketa proposatzea izan zen gure helburua.

Zaharkituta edo geratu diren beste jai asko ere badira eta beharbada dagoeneko ez dute zentzu handiegirik. Zer uste duzue zuek?

Uste al duzue Santiagok gaur egun KEBABa jango lukeela? Guk baietz uste dugu, horregatik zuen iritzia ozen oihukatzera edo horri buruz hitz egitera gonbidatzen zaituztegu.

Erantsitako fitxategian jarraituko dugun ibilbidea ikus dezakezu.

Eta gogora ezazu:

SANTIAGO LOVES KEBAB!

Descargar Santiago2.pdf

agregar a del.icio.us del.icio.us-era gehitu.      menear este post Meneame-ra gehitu.