deriveFANZINA (RE)DESCUBRIENDO...

Got error 28 from storage engine
Aukera ezazu proiektu bat hari dagozkion berriak ikusteko.

NERABEAK, PARTE-HARTZEA ETA KOMUNIKABIDEAK

Udako ikastaro honetan komunikabideen eta nerabeen arteko harremanez egin dugu hausnarketa, nola erabiltzen dituzten nerabeek komunikabideak eta baita komunikabideetatik bertatik, nerabeekin izan ohi diren harremanak modu eraginkorragoan nola antolatu.

Helburua gai honen inguruan hausnarketa sakona egitea da. Horretarako, ikuspuntu desberdinak eskaintzen dituzten esperientziak aurkeztu dira, zenbait kasutan nahasketan oinarritzen direnak (oinarriko gizarte-lanetik publiko berriak erakartzeraino, bide batez, komunikabideek jokatzen duten papera aztertuz), baina beti ere, multimediaren bidezko parte-hartzearen ikuspegitik (hiritarren kazetaritza, komunitateak sortzea, alfabetizazio digitala, etab.) eta protagonismoa gazteei eskainiz.

Gai hauei buruzko hausnarketa burutzeko honelako egitasmoetan lan egiten duten zenbait adituen laguntza izan dugu: Puntos de Encuentro (Nikaragua), Associació per a Joves Teb (Bartzelona), LOKA Magazine (Espainia), PRISACOM (Espainia), EuroPocketTV (Europa) eta gu geu, dakizuen bezala, bi urte baitaramatzagu nerabeekin batera lanean.

Informazio gehiago www.kultura-bizkaia.ehu.es webgunean edota erantsita doan PDFan, non egitarau osoa aurkitu ahal izango duzuen.

Descargar UPV-EHU_CASITENGO18.pdf

agregar a del.icio.us del.icio.us-era gehitu.      menear este post Meneame-ra gehitu.