deriveFANZINA (RE)DESCUBRIENDO...

voluntareas250_web.jpg

AISIALDIA SENDOTU?

24/02/2009

BAI, BAINA NOLA? EDO ZERTARAKO?

logo3(buenisimo).gif

BORONDATEZ EDO LANEAN?

27/11/2008

HEZIKETA-AISIALDIKO PROFESIONALAK AL GARA?

 

BORONDATEZ EDO LANEAN?


Astialdi Foroak
TIPI TOPA egitasmoan parte hartzera gonbidatu gaitu. Egitasmo hau heziketa-aisialdiaren inguruko (ber)hausnarketa proposatzeko prozesu irekia da. Urte honen bukaeran hasi eta hurrengo urtean zehar egingo da, zenbait fase izango ditu (elkarrizketak, topaketak eta sareko lana) eta baita hainbat ekintza ere.

Oraingoz, BORONDATEZ EDO LANEAN? izeneko jarduera prestatzen ari gara. Egitasmo hau hausnarketarako eta proposamenerako binakako ekintza izango da eta helburua borondatezko lanaren eta begiraleen lan-esparruaren profesionalizazioa aztertzea izango da.

Gazte-eragileei, boluntarioei, aisialdi-eskolei, hezitzaileei zein aisialdian egiten den borondatezko lanaren eta profesionalizazioaren inguruko kezka duen orori zuzendutako jardunaldia izango da.

2008ko abenduaren 13an (larunbata) izango da, Gasteizko Carlos Abaitua aterpetxean. Lantegia doan da eta oraindik bada izena emateko aukerarik.
Egitasmoarekin bat egin nahi izanez gero edo zerbait gehiago jakin nahi baduzu, jar zaitez Astialdi Foroarekin harremanetan (Iván Barrio): 944 436 143, edo jo ezazu helbide honetara: biltzarra@egk.org

Egunean zehar hainbat esparru ukituko dituzten ekintzak egingo dira: hausnarketa, adierazpena, eztabaida eta egungo gizartean aisialdian egiten den borondatezko lanaren nondik norakoen azterketa. Gauza jakinetatik hasi -begiraleen profil eta formazioa- eta gaur egungo errealitatearen inguruko galdera berriak (espero dezagun erantzunak ere topatzea) proposatzeraino.

 

 

 

agregar a del.icio.us del.icio.us-era gehitu.      menear este post Meneame-ra gehitu.