KONTU BERRIA SORTU

ERABILERA-BALDINTZAK

WEB GUNE HAU (IA18 web gunea eta www.IA18.net domeinua barne) ERABILI EDO BISITATZEKO, ONDOREN AZALTZEN DIREN ERABILERA-BALDINTZAK BETETZEA DERRIGORREZKOA DA.

ZEHAZTAPENAK ETA BALDINTZAK

IA18 web gunean testuak, softwareak, grafikoak, irudiak, argazkiak, soinuak, musika, bideoak eta bestelako elkarreragileak daude. Hauetako asko erabiltzaileek bidaliak dira eta orrialdean izena ematerakoan, informazio horren guztiaren erakusketa, ustiapena, erreprodukzioa eta zabalkundea baimentzen dute.

Erabiltzaileak berak du haren kolaborazioen ardura eta baita hauek argitaratzearen ondorioena ere. Kolaborazio hauei dagokienez, ondoren datorrena baieztatu eta baimentzen du: materiala erabili ahal izateko lizentzia, eskubide eta baimenak izatea eta IA18-ko webmasterrak jasotakoak argitaratzea.

Erabiltzailearenak dira bere kolaborazioen jabetza intelektualaren eskubide guztiak. Hala ere, kolaborazioak IA18-ko webmasterraren esku uztean, proiektu hau kudeatzen eta IA18 administratzen duen AMASTE ComunicaciĆ³n enpresari 10 urtez uzten dizkio bidalitako lanen ustiapen, erreprodukzio, zabalkunde, banaketa, prestaketa eta erakusketa eskubide guztiak. Kolaborazioen truke ez da inolako dirurik jasoko.

Erabiltzailea lizunkeriak, material zakarrak, abusuzkoak gorrotozkoak, mehatxuzkoak, sexualki bideratuak edo debekatuta dagoen beste edozein material ez argitaratzearekin ados dago. Horrelako materiala argitaratu ezkero, foroan parte hartzeko bere kontua indargabetu egingo dugu eta Internet-erako sarbidea ematen dion hornitzailea jakinaren gainean jarriko dugu. Mezu guztien IP helbidea gorde egiten da, baldintza hauek bete daitezen errazteko.

Erabiltzaileak baimena ematen du foro honetako webmaster, administratzaile eta moderatzaileek egoki iruditu ezkero, edozein momentutan, edozein gai ezabatu, aldatu, itxi edo editatzeko. Erabiltzaileak, jasotako informazio guztia datu-basa batean gordeko dela onartzen du. Gordetako informazio hau ez zaio hirugarren bati emango interesdunaren baimenik gabe. Hala ere, webmaster, administratzaile eta moderatzaileak ez dira izango hacker-ek lortu dezaketenaren arduradun.

Foro-sistema honek cookie-ak erabiltzen ditu zure ordenagailuan informazioa gordetzeko. Cookie hauek zuk sartutako informazioa gordetzen dute eta foroen bistaratzea hobetzeko baino ez dira erabiltzen. Email-a soilik, zure erregistro eta pasahitzaren xehetasunak egiaztatzeko erabiltzen da (baita ahaztu ezkero pasahitz berriak bidaltzeko ere).

Erregistroa egiterakoan baldintza hauek guztiak onartuko dituzu.

Ados nago baldintza hauekin eta 13 urte baino gehiago ditut

Ados nago baldintza hauekin eta 13 urte baino gutxiago ditut

Ez nago baldintza hauekin ados