NOR GARA

IA18 (www.casitengo18.com) hiritarren parte-hartze aktiboa ardatz hartuta, aniztasun kulturala sustatzen duen elkartea da, beti ere nerabeei arreta berezia eskainiz (haiekin lan eginez eta ez haiei buruz edo haientzat).

IA18 2006. urtean jaio zen nerabeekin eta ez nerabeentzat landutako proiektu gisa. Hezkuntza ez-formala, ekintza sozio-kulturala eta parte-hartzea biltzen zuten hainbat esperientzia bildu genituen gure programan, gazteak, bizi diren munduaren definizioan hiritar aktibo gisa parte har dezaten gonbidatuz.

IA18n proposatzen ditugun ekimenetan, nerabeek hurbilen sentitzen dituzten lengoaiak, bitartekoak eta dinamikak lantzen ditugu, gazteek euren imaginarioa sor dezaten eta euren amets, proiektu eta helburuak irits ditzaten.

Gure helburu nagusiak honako hauek dira:

  • Espiritu (auto)kritiko eta askatzailea sustatzea. Irudimena, sormena, subjektibotasunaren sorkuntza eta hausnarketa ez-formala erabiliz, norberaren eta taldearen ahalmena eta boterea sendotuz.

  • Parte-hartzea, tolerantzia, elkartasuna, erantzukizuna, lankidetza, aniztasuna, etab. bezalako baloreak bultzatzea.

  • IKTBen erabilera konstruktiboa eta kontzientea sustatzea, modu horizontalean eta alfabetizazio mediatikoa baliatuz.

  • Gazteen eta gizarteko hainbat eragileen arteko bitartekaritzarako bideak zabaltzea (talde sozialak, administrazioa, komunikabideak, etab.).

Eta hau guztia lortzeko egituratu gabeko metodologiak erabiltzen ditugu: proba eta errorea; ukipen-pedagogia; hausnarketa ekintzailea; bidea egiteko gogoak alde batera utzita, joera nagusiari ez jarraitzea; itxaropenak gutxitzea eta itxaropenak gehitzea; jolastea; harremanetarako trebezia eta bizikidetzako egoerak; sormen aplikatua eta abstraktua; diziplinarik gabeko formatuak; do it together; ondo pasatzea; denek dakigu; nahastea eta eragitea; "Hau baldin bada zure lehen gaua 'Borrokaren Klubean'... borroka egin behar duzu", prozesuak vs emaitzak; zaborretan bilatzea; prototipoak eraikitzea; deribatzea; ezarritako kodeen haustura; arriskuak hartzea; laborategi-lantegia topaketa-gune gisa; suntsitzeko eraikitzea; bestelakoak.

CASI TENGO 18
Aretxaga, 10 - bajo.
48003 Bilbao
(+34) 946 053 468
e-mail

Web-gune hau egiteko Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren laguntza jaso dugu.

Dpto. Cultura. Gobierno Vasco.