deriveFANZINA (RE)DESCUBRIENDO...

IA 18

15/05/2006

AMASTÉ eta SYNMARC-ek sustatutako lan egitasmo bat da, parte hartze kontuetan eta gizarte eraldakuntzan gazteek duten eginkizun aktiboa bultzatzeko sortutako lan egitasmoa, hain zuzen ere.

IA 18

Proiektu honek gazteei ematen die hitza, haien kezka, nahi, beldur, amets eta abarrei buruz hitz egiteko aukera izan dezaten.

IA 18 Gazteek eurek egin eta landutako nerabezaroari buruzko proiektua da. Gure helburua nerabeei hitza ematea izan da, konplexurik gabe, hiritar aktibo bezala inguruan bizi dutena definitzen parte hartzera gonbidatu ditugu: nerabeen irudien bilduma, baloreak, interesak eta kezkak… Sorkuntza estrategietan eta bitartekaritza kulturalean oinarritutako soziologia esperimentalaren alorreko proiektu bat lantzen saiatu gara.

Ia 18 honek zenbait helburu ditu: kontsumitzaile pasiboak izateaz gain, gazteak gizarte- eta kultur-bizitzan parte-hartzaile izatera bultzatzea; sorkuntza lana sustatzeaz batera, gazteek egunero jasotzen duten informazio kopurua interpretatzeko duten gaitasuna lantzea; talde-lana sendotzea; eztabaida eta akordiorako puntu komunak bilatzen saiatzea edota nerabeak bulling-agatik, eskuko telefonoarekin bihurrikeriak grabatzeagatik edo utzikeriagatik ez ezik, beste zerbaitegatik ere albiste izatea.

DINAMIK(TT)AK proiektuaz gain, IA 18 beste gauza asko ere bada: Reporter@s Mobbloging, eskuko telefonoen bitartez edukiak sortzeko eta on-line komunitateak giltzatzeko tailerra; ESETÉ18 “IA 18”, nerabeek egindako ESETÉ aldizkariaren zenbaki bat; Bilboko nerabeak ondoen deskribatuko dituen ideiaren bila sortutako lehiaketa, helburua ideien Guiness errekorra haustea da; BLLSS, Baix Llobregateko gazte hip-hop zale batzuk sound-system jaialdi bat antolatuko dute eta ondoren erreportajea egingo dute; LOKA Magazine aldizkarian hileroko sail bat eta baita eztabaida edo harremanetarako foro bat ere.

Proiektu honi buruzko informazio eta material guztiak web orrialde honetan zintzilikatuko dira. Web orrialde hau, gainera, guziontzako bilgune izango da.


Ia 18 I+G proiektu bat da. Gure asmoa proiektu hau nerabeentzako urteroko lan-egitarau bihurtzea da. Gazteen eta kulturaren alorreko erakundeen laguntza jasotzen dugu, besteak beste, Arteleku, Gipuzkoako Foru Aldundia, Artium, Bizkaiko Foru Aldundia, LOKA aldizkaria, MNCARS (Reina Sofia museoa), GAZTELEKU elkartea, EGK eta Artea eta Zuzenbidea Elkartea.

agregar a del.icio.us del.icio.us-era gehitu.      menear este post Meneame-ra gehitu.