deriveFANZINA (RE)DESCUBRIENDO...

BOTELLON_PANORAMAdespues_we.jpg

LITROAK EDAN FORU ALDUNDIAN

13/01/2009

AISIALDIKO ELKARTEAK ETA ADMINISTRAZIOA: ZER NOLAKO HARREMANAK ERATZEN DIRA?

LITROAK EDAN FORU ALDUNDIAN

TIPI TOPA egitasmoaren aurreko bigarren hizketaldia aurkeztera gatoz. Oraingo honetan, botiloi gisa antolatu dugu Bizkaiko Astialdi Foroak eta administrazioek eskuz esku.

Botiloia arazorik gabe egiteko, gutxieneko antolakuntza eta koordinazioa behar dira (zenbateko botea jarriko dugun, zer edango dugun, non eta noiz geratuko garen, nork egingo dituen erosketak...). Honela proposatu dugu "Litroak edan Foru Aldundian" ekimena. Hizketaldi ez formala izango da, administrazio publikoen eta aisialdian lan egiten duten elkarteen arteko harremanak aztertu eta birpentsatzeko.

Hizketaldia 2009ko urtarrilaren 13an izango da Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) Bilbon dituen lokaletan (Autonomia 44).

LITROAK EDAN FORU ALDUNDIAN ekimena BizkaikoAstialdi Foroak garatutako proposamena da eta bertan parte hartzeko gonbitea egin nahi diegu gazteria-alorrean lan egiten duten teknikariei eta administrazioko hainbat esparrutako (udalak, Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza) kargu politikoei.

TIPI TOPAri buruzko datu gehiago eskuratzeko, jar zaitez harremanetan Astialdi Foroarekin (Iván Barrio): 944 436 143 edota biltzarra@egk.org

Hemen duzue eskuragarri jardunaldiko ekintzen egitaraua:

Descargar TALLER_BOTELLONenDIPUTACIONconanexo.pdf

agregar a del.icio.us del.icio.us-era gehitu.      menear este post Meneame-ra gehitu.