deriveFANZINA (RE)DESCUBRIENDO...

Dinamik_tarjetax245.jpg

ABIAN

30/04/2010

DINAMIK(TT)AK'10
sormen auzolandegia
2010, uztailak 5-16

ABIAN

DINAMIK(TT)AK´10 sormenari (zentzu zabalean) buruzko ikasketekin jarraitu nahi duten EAEko ikasleei zuzendutako sormen-auzolandegia da.

17 eta 19 urte bitartean bazaude, batxilergoa bukatzen ari bazara eta pertsona ipurtarina, ekintzailea eta sortzailea bazara, hona hemen uda honetarako plan ezin hobea: DINAMIK(TT)AK´10.

12 egun eta eguneko 24 ordu emango dituzu ARTIUMen hainbat artistekin elkarbizitzan eta lankidetzan.

Ekimenaren helburua hausnarketa aktibo eta proaktiboa da. Museoaren eta hiriaren zein hiritarren arteko harremana nola eta zertarako gauzatzen den hausnartuko dugu, hiritarrekin bat eginez eta gizartea eraldatzeko esku-hartze praktikak sustatuz.

SORMENA ZUBI DUGULA, EKINTZAN OINARRITUTAKO HAUSNARKETA.

Martxan dago aurtengo web orrialdea eta izena emateko epea zabalik.

Honen guztiaren berri IZEN-EMATEA atalean izango duzu.
Ekainaren 4a baino lehen bidali beharko duzu zure eskaria!

 

agregar a del.icio.us del.icio.us-era gehitu.      menear este post Meneame-ra gehitu.