deriveFANZINA (RE)DESCUBRIENDO...

3_web.jpg

BLLSS BAIX LLOBREGAT SOUND SYSTEM

02/11/2006

Sound System kaleetan barrena

noticia1.jpg

HIP HOPA BARTZELONAKO KANPOALDEAN

01/11/2006

Baix Llobregateko eskualdean bizi bazara eta HIP HOPA atsegin baduzu, zorioneko zaude!

BLLSS BAIX LLOBREGAT SOUND SYSTEM

Jatorrian, Sound System-ak asmakizun jamaikarrak dira eta 60ko hamarkadan eman ziren ezagutzera. Musika ekipo mugikorrak ziren eta edozein lekutan kontzertu txikiak edo jaiak inprobisatzeko erabiltzen ziren. Emanaldi ibiltari hauetatik sortu ziren garaiko DJ eta SKA kantari ospetsuenak.

Ideia hau gaurkotuz, gure Sound System-a diseinatu eta sortu dugu: agertoki portatil bat da, soinu kontuetan beharrezko diren gauza guztiekin hornitua dago eta pentsa ezinezko tokitan jaialditxoak antolatzeko erabiltzen dugu, batez ere, HIP HOP zaleak biltzen diren tokietan.

BLLSS BAIX LLOBREGAT SOUND SYSTEM joan den maiatzean jarri zen martxan. Orduko hartan, Espai Jove Riera Centre-k Cornellá de Llobregat-eko Sardana Plazan antolaturiko BREAK DANCE lehiaketa batekin bat egin genuen. Emaitza erabateko arrakasta izan zen: 40 breaker baino gehiago, DJ gupidagabe bat eta auzokide guztiak zutik, ordura arte oharkabean pasatako neska-mutiko haiek txalotzeko asmoz.

Handik 15 egunera, Cornellá-ra bueltatu ginen, baina oraingo honetan bonbazia handian. Udalerri honetako graffiti-egileen elkartearen sorrera ospatzeko asmoz, Parc de les Aigues-en jaialdia antolatu genuen. Jaiak egun osoa iraun zuen eta denetarik egon zen. DJ-ek lagundutako graffiti erakusketa batekin hasi ginen, gero breaker-ak etorri ziren eta gaua erortzear zegoela, bertako HIP HOP giroko musikari onenak igo ziren agertokira. Azkenean, nahi izan zuen orok izan zuen agertokira igo eta inprobisatzeko aukera eta eguna ezin hobeto bukatu zen.

Ez ezazu gal BLLSS BAIX LLOBREGAT SOUND SYSTEM egitasmoaren hurrengo emanaldia.

Adi berriei!

agregar a del.icio.us del.icio.us-era gehitu.      menear este post Meneame-ra gehitu.