deriveFANZINA (RE)DESCUBRIENDO...

IMG_esquematribu_opti_web.gif

ESPERIENTZIA IRUGUSTULOGIALA

27/07/2009

TALDE KULTURAL BERRIA ERATZEKO ASMOAREKIN.

ESPERIENTZIA IRUGUSTULOGIALA

GUK-TROUP izeneko egitasmoak norberaren irudia gai sortzaile gisa (eduki-igorle gisa) erabiltzeko proposamen berritzailea egiten digu. Talde parte hartzailearen irudia erabiliz sortutako hiri-tribu berria.

Parte-hartzaile guztien artean hiri-tribu edo talde kultural berria sortzea da helburua. Inguru hurbilean dituzten taldeak identifikatuz hasiko gara eta talde horien ezaugarriak aztertuz eta eztabaidatuz (irudia, gustuak, ideologia eta giza-ohiturak -irugustulogiala-), parte-hartzaile taldearen irudian oinarrituta hiri-tribu berria sortuko dugu.

Jardunaldi honek YOMIME TUNNING izeneko egitasmoa osatzen du, baina oraingoan, taldean jarriko dugu arreta, giza-taldeen irudian hain zuzen ere: hiri-tribuak, taldeak eta kultura herrikoiarekin zerikusia duen bestelako edozein gazte-talde.

Bilboko Arte Ederren Museoko Hezkuntza Sailaren egitasmoetan kokatua, 2009ko ekainaren 27an (larunbata) egin zen lan-jardunaldia


Jaitsi: FICHA DE TALLER GUK-TROUP.doc

 

agregar a del.icio.us del.icio.us-era gehitu.      menear este post Meneame-ra gehitu.