deriveFANZINA (RE)DESCUBRIENDO...

portada-ESETÉ18_2.png

Dagoeneko kalean da ESETÉ 18!

15/05/2006

Eskura ezazu ESETÉ aldizkariaren 18. zenbakia zure ohiko kioskoan. Zenbaki hau 18 urte betetzear dagoen jendeak egina da.

natalia.png

Nataliak mugak aztertzeko osatutako errezeta.

15/05/2006

Nerabezaroak dituen mugak haren barne-muinetik azalduta.

sayuri.png

I´m a freak!

15/05/2006

Sayuri izeneko benetako otaku batek sortutako manga komikia.

alarmaroja.jpg

Bazter-nahaslearen eskuliburua

15/05/2006

Nola pasatzen du arratsaldea nerabe talde batek?

m_z.jpg

MARTA eta ZAIDAren egunkariak

15/05/2006

Ezagutu ezazu Mutrikuko bi neska hauen burutik pasatzen dena.

Dagoeneko kalean da ESETÉ 18!

Nerabezaroa gure bizitzako arorik aztoratuena da: hormonen iraultza, gurasoen babesetik kanpoko lehenengo esperientziak, ezarritako mugak noraino iristen diren aztertzea, 18 urte betetzeko obsesioa…

Proba-akats ereduko ikasketa prozesu gatazkatsua da nerabezaroa. Askotan norberak ere ez du gertatzen ari zaionaren kontzientzia eta gainera, badirudi ingurukoei bost axola zaiela.

IA 18-ren helburua gazteen bozgorailu izatea da. Egitasmo honek nerabeei gertatzen zaiena, direna, gustuko dutena, kezkatzen dituena etab. kontatzeko aukera eskaintzen die, mundua nola ikusten duten eta haren aurrean nola erantzuten duten kontatzeko aukera. ESETÉ 18 nerabeen inguruari buruzko esperientzien multzoa da, 18 urte betetzear dauden gazteek eurek egindako aldizkaria.

agregar a del.icio.us del.icio.us-era gehitu.      menear este post Meneame-ra gehitu.