deriveFANZINA (RE)DESCUBRIENDO...

df_web_colum_2.jpg

deriveFANZINA BERRAURKITZEN…

09/12/2009

...eskumaldea

GETXOTIKMUSEORAjitofanzina_.gif

ESPIRITU SITUAZIONISTA BALDIN BADAUKAZU...

09/10/2009

Eskuinaldean zehar nora ezean ibiltzea proposatzen dizugu.

deriveFANZINA BERRAURKITZEN…

Gaur egungo bizitzak, sarritan, egunero bide berbera egitera behartzen gaitu eta gutxitan erreparatzen diogu inguruan gertatzen denari, ez gara eguneroko errealitateaz jabetzen. Nolabait esan, eguneroko errutinaren zonbi-gatibuen gisa jokatzen dugu.

Horregatik proposatu dugu deriveFANZINA, inguruan dugunaz jabetzeko ekimena. Helburu zehatzik ez duen ibilaldia da, Getxo eta Bilboko Arte Eder Museoaren arteko deriba. Bidean aurkituz joan garena eta haren aurrean agertu dugun jarrera kuxkuxeroa eta eraginkorra izan da garrantzitsuena.

Deriban zehar hainbat sentipen bizi izan ditugu, baina parte-hartzaileok bi azpimarratu nahi izan ditugu: ustekabea eta kontrastea. Oso paisaia desberdinak gurutzatu ditugu: hirigintza-egoera desberdinak, eremu pribilegiatuak eta hondatutako eremuak elkarren ondoan, orotariko errealitate kulturalen nahasketa... Hau guztia, nahiko esparru txikian eta etengabe lekuak berraurkitzen, birtopatzen edo berrezagutzen ari zaren sentipenarekin.

Atera dugun ondorio nagusia honakoa izan da: askotan, gure ingurua ezagutzen dugula iruditzen zaigu, baina bi aldiz begiratuta, beti topatuko ditugu lehenengoz ikusten ditugun xehetasunak. Gakoa modu desberdinean esperimentatzen saiatzea da: ezezagunekin hitz egitea, inoiz begiratu ez dituzun txokoak ikertzea, helburu finkorik gabe noraezean ibiltzea...
deriveFANZINAtik esperientzia probatzera animatzen zaituztegu!

Deriban bizi izan dugun guztia erabiliz (esperientziak, lekuak, pertsonak...), talde-laneko fanzina egin dugu, hemen duzu ikusgai.

Fanzina Getxoko hainbat tokitan banatu da, baina beharbada ezin izan duzu oraindik eskuratu. Ez zaitez kezkatu, hona hemen zure alea zuk zeuk inprimatzeko fitxategiak:

- Azala
- Orrialdeak (1 multzoa Din-A3).
- Orrialdeak (2 multzoa Din-A4)

Honetaz guztiaz gain, deriba eta fanzina zer diren azaltzeko informazio zehatza eskaintzen duen gida-liburua izan dugu langai. Hemen bertan kontsulta dezakezu edo bestela, jaitsi fitxategiak, inprimatu eta zeure gida propioa osatu. Hona hemen fitxategiak:

- Azala.
- Orrialdeak (din-A3)

OHARRA:
Orrialdeak Din-A3 formatuan daude, beraz, beharbada fotokopia-dendara eraman beharko dituzu inprimatzera. Azalak Din-A4 formatuan sartzen dira eta ondorioz, zure etxeko inprimagailuan egin ahal izango dituzu (kolore argiko paperean inprimatzen badituzu, emaitza askoz ere "pro"-agoa izango da).

Argitalpen hauek muntaia berezia dute. Bideo honek dena antolatzen lagunduko dizu.

 

 

Hona hemen lantegiko zenbait irudi:

Oraindik ere gehiago ikusteko gogoa baduzu, hemen ikus ditzakezu deriveFANZINA egitasmoko argazki guztiak.

 

deriveFANZINA inguruaren behaketa eta azterketa lantzeko, adierazpen eta sormen beregaina sustatzeko eta argitalpenen edizioaren eta produkzioaren inguruan zerbait ikasteko lantegia da. Erabilitako metodoa ikerketa, arkeologia eta gaur egungo praktika artistikoaren arteko erdibideko zerbait izan da.

dF Getxoko Udaleko Gazte Zerbitzuak eta Bilboko Arte Eder Museoko Hezkuntza Sailak (HKES) sustatutako eta AMASTEk koordinatutako ekimena izan da.

dF 2009ko urriaren 15, 17, 24 eta 31an egin zen.



 

agregar a del.icio.us del.icio.us-era gehitu.      menear este post Meneame-ra gehitu.